San Pedro festetan bazkaria izango da 70 urte bete dituzten oriotarrentzat

Karkara.eus 2011ko ekainaren 17a

Balea hotelean izango da ekainaren 30ean

Azken

urtetako ohiturari jarraituz, San Pedro festetarako,

hirurogeita hamar urte bete dituzten oriotarrentzat bazkaria antolatu du Orioko Udalak.

Bazkaria ekainaren 30ean izango da, 14:00etan Balea...

Balea hotelean izango da ekainaren 30ean

Azken urtetako ohiturari jarraituz, San Pedro festetarako, hirurogeita hamar urte bete dituzten oriotarrentzat bazkaria antolatu du Orioko Udalak. Bazkaria ekainaren 30ean izango da, 14:00etan Balea hotelean.

Izena emateko ekainaren 22an edo 23an joan behar da  Zaharren Babes Lekura, NANarekin, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Udaletik, joateko modua duten herritarrei gonbitea egin nahi die bazkaritara joan eta lagun arte onean egun atsegin bat pasatzeko.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide