Bihar Arte Ederrak 2011 izeneko erakusketa inaugurazioa izango da Sanz Enea kultur etxean. Bertan, Leioako Arte Ederretako fakultateko ikasleen lanak ikusteko aukera izango da. Pintura, eskultura eta ikus-entzunekoekin osatu da erakusketa eta uztailaren 17ra arte egongo da zabalik egunero 18:00etatik 20:00etara.