Ostiralean arratsaldeko zortziretan hasita jokatuko da Mutrikun, Miruaitz frontoian, ZUMAIA eta MUTRIKU artean, 2011ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta Puntako txapelketen finala.
Hiru kategoritako bikoteak jokatuko dute: Kadete, Jubenil eta Nagusiak. Aurtengoa 14. edizioa da eta Zumaiak jokatuko du beren 12. finala. Sei aldiz txapeldun eta beste bostan txapeldunorde izan dira zumaiarrak.