Fangoria eta Sorkun izango dira Udaberri Festen bihar

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 16a

Zurekin elkarteak antolatutako Udaberri Fest jaialdia amaierara iristen ari da. Bukaera borobila emateko, bi hitzordu prestatu dituzte, bata biharko eta bestea hilaren 24rako. Bihar Sorkun kantaria eta Fangoria taldea izango dira udal kiroldegiko taula...

Zurekin elkarteak antolatutako Udaberri Fest jaialdia amaierara iristen ari da. Bukaera borobila emateko, bi hitzordu prestatu dituzte, bata biharko eta bestea hilaren 24rako. Bihar Sorkun kantaria eta Fangoria taldea izango dira udal kiroldegiko taula gainean, 22:30etik aurrera. Sarrerak, ohi bezala, herriko hainbat tabernatan erosi ahalko dira, Tivoli, Itxas Lur eta Geltoki tabernetan, zehazki, aurrez , 25 euroan. Era berean, Sanz Enea kultur etxean zein Turismo Bulegoan ere egongo dira salgai txartelak, baita www.udaberri.fest webgunean ere. Egunean bertan 30 euroko kostua izango dute.
Bestalde, Zarauzko Goiko Kanpinean lotan geratu nahi dutenek, sarrera erakutsiz gero, bost euro soilik ordaindu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide