
I love Rock elkarteak antolatutako Rockumentalak musika dokumental zikloa burura iritsi da. Antolatzaileek azken ekitaldietarako egitarau betea antolatu dute. Hala, bihar The Who taldearen irudiak eta elkarrizketak uztartzen dituen The kids are alright dokumentala eskainiko dute Modelo zineman, hiru euroren truke. Fernando Gegundez Ruta 66 aldizkariko eta La Jungla Sonora irratsaioko kolaboratzaileak egingo ditu aurkezpen lanak.Rockumentalak zikloaren azken egunean, larunbatean, kontzertuak izango dira. Aurten formatu txikiko kontzertuak eskaini beharrean, «formatu handiko» emanaldiak antolatu dituzte. Hala, emanaldi bikoitza izango da Lizardi antzokian, 22:00etatik aurrera. Sex Museum eta The Riff Truckers taldeak taularatuko dira.