Udalak Basarri Bertso Paper Saria antolatu du

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 16a

Zarauzko Udalak XXVII. Basarri Bertsopaper saria antolatu du, urtero legez. Interesa dutenek uztailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak. Lehenengo postuan sailkatzen denak 1.100 euroko saria jasoko du, txapelaz gain. Bigarren geratzen denak, berriz, 750 euro eta oroigarria.  Iraileko lehenengo astean jakinaraziko dituzte irabazleen izenak, Euskal Jaien harira antolatutako Bertsolari Gazteen XXXV. txapelketaren baitan. Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan beharko ditu. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake, baina originalak beharko dute izan; hau da, aurrez argitaratu gabeak eta beste inolako lehiaketaren batean saritu gabeak. Gaia librea izango da. Uztailak 15a baino lehen Interesa dutenek Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzura (Kale Nagusia, 29, 20800 Zarautz) bideratu beharko dituzte lanak uztailaren 15a baino lehen. Bertso paperok makinaz eta alde bakar batean idatzita aurkeztu beharko dira, bertsotik bertsora bi lerro zuri utzita eta izengoitiz sinatuta. Era berean, lan bakoitzaren ale originala eta kopia bat igorri beharko dira, eta  aparteko gutun azal itxi batean egilearen datuak (izena, helbidea, telefonoa eta gainontzeko xehetasunak). Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko. Informazio zabalagoa eskuratzeko 943005116 telefonora deitu daiteke edota euskaraz@zarautz.org helbide elektronikora mezua bidali. Lanak Udalaren esku Epaimahaia Udalak izendatuko du horretararko pertsona adituak aukeratuz. Haren erabakia aldaezina izango dela nabarmendu dute. Saritutako lenen [...]

Zarauzko Udalak XXVII. Basarri Bertsopaper saria antolatu du, urtero legez. Interesa dutenek uztailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak. Lehenengo postuan sailkatzen denak 1.100 euroko saria jasoko du, txapelaz gain. Bigarren geratzen denak, berriz, 750 euro eta oroigarria.  Iraileko lehenengo astean jakinaraziko dituzte irabazleen izenak, Euskal Jaien harira antolatutako Bertsolari Gazteen XXXV. txapelketaren baitan.

Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan beharko ditu. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake, baina originalak beharko dute izan; hau da, aurrez argitaratu gabeak eta beste inolako lehiaketaren batean saritu gabeak. Gaia librea izango da.

Uztailak 15a baino lehen

Interesa dutenek Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzura (Kale Nagusia, 29, 20800 Zarautz) bideratu beharko dituzte lanak uztailaren 15a baino lehen. Bertso paperok makinaz eta alde bakar batean idatzita aurkeztu beharko dira, bertsotik bertsora bi lerro zuri utzita eta izengoitiz sinatuta. Era berean, lan bakoitzaren ale originala eta kopia bat igorri beharko dira, eta  aparteko gutun azal itxi batean egilearen datuak (izena, helbidea, telefonoa eta gainontzeko xehetasunak). Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko. Informazio zabalagoa eskuratzeko 943005116 telefonora deitu daiteke edota euskaraz@zarautz.org helbide elektronikora mezua bidali.

Lanak Udalaren esku

Epaimahaia Udalak izendatuko du horretararko pertsona adituak aukeratuz. Haren erabakia aldaezina izango dela nabarmendu dute. Saritutako lenen jabetza udalaren esku geratuko da, eta hark sari banaketaren ostean, hamar urtean lanok argitaratzeko eskumena izango du. Kasu horretan, egileek ezingo diote inolako ordain saririk eskatu erakundeari.

Egileek sei hilabeteko epea izango dute saritu gabeko lanak jasotzeko, eta ondoren, udalaren esku geratuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide