ESKERRIK ASKO GUZTIOI!
Pasa den asteburuan 25. BH Zarauzko Triatloia egin ondoren, Zarauzko
Triatloi Elkarteak zera adierazi nahi du:
- Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu frogan lagundu zuten 200etik gora
boluntarioei. Zuek gabe ezinezkoa litzateke 25 urte irautea.
- Mila-mila esker 25. BH Zarauzko Triatloia ekonomikoki lagundu duzuen
babesle guztioi, nola pribatuak hala publikoak. Bizi dugun krisia kontuan
izanda, kirol frogak babes ekonomikorik ez dutelako desagertzen ari direla
ikusita, meritu handia du zuek egindako apustuak.
- Chapeau ikusleei, zuen esku zarta eta animoek egiten dute handi Zarauzko
Triatloia eta horregatik du ospea mundu zabalean. Bejondeizuela!
- Eskerrik estimatuena erakunde publikoei: Gipuzkoako Foru Aldundia,
Zarautz, Getaria eta Zumaiako udalei, eta Getariako Ostalaritza eta
Dendarien Elkarteari, segurtasuna bermatzearren, errepidea ixteko baimena
emateagatik.
- Barkamenak eta argibideak eman nahi dizkiegu getariarrei, errepide
itxierak sortu dizkien endredo eta deserosotasunagatik. Zarauzko Triatloi
Elkarteak bi bilera egin zituen Getariako Ostalaritza eta Dendarien
Elkartearekin eta beste bi Getariako Udalarekin: errepidea ixteko baimena
eskatzeko, errepide itxieraren orduak adosteko eta sor zitezkeen arazoei
irtenbidea emateko. Irtenbide horien artean hauek: larrialdiren bat
gertatuz gero herrian bertan, anbulantzia medikalizatua jarri zen; eta
herritarrak inkomunikatuta gera ez zitezen, larunbatero bezala, orduro
autobus zerbitzu publikoa egongo zela adostu zen. Hala ere, jakin badakigu
getariarrek egin dutela esfortzurik handiena frogaren segurtasuna
bermatzeko, errepidea itxi izanagatik. Horregatik gure esker ona bihotz
bihotzez helarazi nahi diegu.
ESKERRIK ASKO, GUZTI- GUZTIOI. Datorren urtera arte!