Urtero legez, Euskal Herriko Beteranoen XXV. Xake Txapelketa izango da asteburuan. Bertan euskal xake jokalari beterano onenek hartuko dute parte. Hala, larunbatean 10:00-14:00 bitartean izango dira partidak goizez; arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Igandean, berriz, 09:30etan hasi eta 13:30era arte leihatuko dira. Txapelketa ZKEren egoitzan izango da.