Iritsi da uda, eta harekin, festak herriz herri. Batzuk, gainera, aurreratu egin dira, Iñurritzako Jai Batzordea kasu. Sanpelaioak berotzen joateko larunbaterako hainbat ekimen antolatu dute, Iñurritzan. Hala, goizean goizetik bertako produktuak salgai izango dira: eztia, ogia, gozokiak eta gazta salduko dute, besteak beste.
Eguerdi aldera, txakolina dastatzeko aukera izango da Iñurritzako zelaian. Kopa bost euro ordainduz gero, hainbat etxetako txakolina edan ahalko dute, mokadutxoak lagunduta.
Mus txapelketa azkarra ere izango da, 16:30etik aurrera. Interesa dutenek partidak hasi baino ordu erdi lehenago eman beharko dute izena jai batzordearen lokalean, bikoteko 20 euro ordainduta. Haurrek ere izango dute entretenimentua larunbatean. Urtero legez, Mendi Marrazki Txokoa antolatu dute. Margolari zarauztarraren laguntzarekin, etxeko txikienek irudimena lantzeko aukera izango dute.
Iñurritza Jai Batzorderen egitaraua
San Pelaioak
09:00. Azoka zabalduko dute Iñurritzako zelaian. Bertako produktuak izango dira salgai.
11:00. Haurrei zuzenduriko Mendi Marrazki Txokoa, Iñurritzako frontoian.
12:30. Txakolin dastaketa Iñurritzako zelaian.
16:30. Iñurritzako VI. Mus Txapelketa azkarra. 16:00etan eman beharko da izena Iñurritza Jai Batzordearen lokalean. 20 euroko kostua izango du.
17:30. Mollarri dantza taldearen emanaldia izango da zelaian.
Bertso triki poteoa egingo dute Iñurritzako tabernetan zehar.