Urko Menaiak kontzertua emango du Katixan, ostiralean

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 16a

Urko Menaia kantautore donostiarrak kontzertua eskainiko du Katixan, Zarauzko itsas pasealekuko tabernan, bihar, 21:30etan. Emanaldia doan izango da.

AEB Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan hainbat kontzertu eskainiko du Menaiak abuztuan, Iparramer...

Urko Menaia kantautore donostiarrak kontzertua eskainiko du Katixan, Zarauzko itsas pasealekuko tabernan, bihar, 21:30etan. Emanaldia doan izango da.

AEB Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan hainbat kontzertu eskainiko du Menaiak abuztuan, Iparrameriketako Euskal Etxeen Elkarteak gonbidatuta. Ametsak eta oroitzapenak (Gaztelupeko Hotsak, 2010) diskoa aurkeztuko du Vancouver-en (Kanada) abuztuaren 9an, Nevadan 13an, Denver-en 20an eta Rhode Island-en 27an (AEB). Bere lehen lana da, bederatzi abestiz osatutakoa.

http://www.myspace.com/urkomenaia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide