Enpresa kudeaketari buruzko ikastaroa izango da hilaren bukaeran

Karkara.eus 2011ko ekainaren 16a

Sustatzaile berriei zuzendutako ikastaroa Urola Kostako mankomunitateak antolatu du

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren

helburu nagusia enpresa ideia berriak abian jartzen laguntzea da eta horretarako, sustatzaile berrientzat

Sustatzaile berriei zuzendutako ikastaroa Urola Kostako mankomunitateak antolatu du

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren helburu nagusia enpresa ideia berriak abian jartzen laguntzea da eta horretarako, sustatzaile berrientzat – Enpresa bat gizarte ekonomiako forma juridikoren batekin sortzeko interes eta asmoa duten sustatzaileak –, enpresa kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du. Negozio berri bat sortu aurretik, jarduera errentagarria izan dadin, gauza asko hartu behar dira kontuan, eta hori izango da, hain zuzen ere, ikastaroaren helburua: enpresa txikiak eta autonomoen enpresak kudeatzeko informazioa eta aholkularitza eskaintzea.

Ekainaren bukaera honako ikastaroa izango da: Sortu enpresa bat. Zergatik ez kooperatiba bat? Edo sozietate laboral bat? Ekainaren 20tik uztailaren 1era bitartean izango da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, Zarautzen. Guztira 48 orduko ikastaroa izango da eta ordutegia 9:00etatik 14:00etara. Bultz-Lan enpresak emango du ikastaroa eta gaztelaniaz izango da

Ikastaroan honako gaiak landuko dituzte:

  • Idea eta enpresaria
  • Jarduera
  • Merkatua
  • Marketina
  • Lan arloa – Gizarte ekonomiako enpresen ezaugarriak
  • Forma juridikoak. Zer da kooperatiba bat eta zer lan sozietate bat
  • Ekonomia eta finantza arloa
  • Zergak- Gizarte ekonomiako enpresen berezitasunak
  • Dokumentu administratiboak
  • Laguntzak

Informazio gehiago jaso edo izena emateko 943 890808 telefono zenbakira deitu edo enpresasustapena@urolakosta.org helbidera mezua idatzi (Eli edo Maider).

 

 

 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide