San Pelaio Jaiak berotzen hasteko, Gurekin Jai festa batzordeak eta Putzuzulo gaztetxeak musika jaialdia antolatu du larunbaterako. Ildo horretatik, Kandinsky, Zing, Insomnio, Adrenalized, Multa eta 25th Comming Fire taldeak izango dira gaztetxeko taula gainean, 18:00etatik aurrera. Gauari amaiera borobila emateko, disko jartzaileek askotariko musika jarriko dute.
