Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Danbolin Musika Eskolak 25 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko kontzertu berezia prestatu du larunbaterako. Urte horietan zehar musika eskolatik pasatu diren ikasleek eta irakasleek hartuko dute parte ospakizun festan. Horiez gain, ordea, egungo txistu taldea, trikitixa eta pandero taldea, soka taldea, esku-soinu taldea eta banda ere arituko dira taula gainean.
Ospakizun festak herriko eragile ugariren laguntza jasoko du larunbatean; besteak beste, Salatxo, Herrikotxia, Heldu, Arkupe, Ostargi, Egunsentia, Arraun taldea, Surf taldea, Gaztetxea, Auzoko, saskibaloi taldea, futbol taldea, sofbol taldea, Harribil, Txurrumuski, Gaztelekua, Talai-mendi, Karkara eta Herrio natur taldearena. Beraz, elkarte eta talde horietako kideek ere abestu egingo dute 22:00etan, Karela kiroldegian egingo duten kontzertuan.