Emakumezkoen Pala Txapelketa Herrikoia izango da uztailaren 11tik 22ra, Frontoi Txikin. Hori dela eta, paletan jolastea gogoko duten emakume oro zein Emakumea Pilotari proiektuan parte hartu dutenak bertan izena ematera animatu dituzte ZKE Zarautz Kirol Elkarteak. Ostiralera bitartean izango dute interesa dutenek izena emateko aukera. Horretarako patripat9@hotmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko da. Bestalde, zalantzak argitzeko edota informazio gehiago eskuratzeko 665-988588 eta 670-890305 telefono zenbakietara deitu ahalko dute interesa dutenek.
Astelehenetan, asteazkenetan zein ostiraletan izango dira partidak, eta teniseko pilotarekin jokatuko dute. Txapelketa gutxienez lau bikotez eta gehienez hamabi bikotez osatuta egongo dira