Zarauzko musika bandako musika eskolak, urtero bezala, kurtso amaierako ekitaldia antolatu du. Ekainaren 19an izango da, 11.30etan, Aritzbatalde kiroldegian.
Datorren kurtsorako (2011-2012) matrikulazio epea ere laster irekiko dute.
Ekainaren 21tik 28arte zabalik egongo da, arratsaldeko 18.30tik 19.30etara.
Matrikulatzeko tokia Villa Munda izango da.