Zarauztar bat euskaraz erregistratzea lortu dute lehenbiziko aldiz

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 13a

«Lehenengo alabarekin lortu ez genuena, bigarrenarekin lortu dugu», adierazi du Iratxe Aranburuk, hunkiturik. Haren alaba, Lore Azkue Aranburu, Zarautzen euskaraz erregistratu duten lehenengo haurra da. Pozik agertu dira Loreren gurasoak, baina, hala ere, hori lortzeko egin beharreko «borroka» ekarri du gogora Aranburuk: «Euskara normalizaturik balego, ez litzateke halako borrokarik, halako bide luzerik, halako papeleorik egin beharko. Tristura ematen du hala ibili beharrak». Era berean, «jaioberri diren eta euskaraz erregistratzea lortu ez duten» zarauztarrak gogoratu zituen: «Lore negarrez ari da, Ihintza txikiak, Lesuri txikiak eta beste hainbat jaioberri zarauztarrek guk lortutakoa lortu ez dutelako». Hainbat bidelagun Helburua lortzeko bidean Hizkuntz Eskubideen Behatokia izan dute bidelagun, baita Zarauzko Udala eta Euskal Herrian Euskaraz ere. «Gauzak ondo irten dira, baina atzetik lan handia egin dugu. Horregatik, bidelagun izan ditugun guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen», nabarmendu du Aranburuk. Aurrerantzean herritarrek zerbitzua aprobetxatuko dutelakoan dago Aranburu: «Nahiko nuke zarauztarrek aukera hau benetan aprobetxatzea. Guztiek jakin dezatela euskaraz bizi nahi dugula, eta horretara goazela. Horregatik, espero dugu Zarautzen bezala Euskal Herriko beste udalerrietan ere eskubidea bermatu eta seme-alabak euskaraz erregistratzeko aukera izango dela». «Jokabide eredugarria» «Gaur Iratxek eta Aritzek bide bat zabaldu dute. Bide hori herritarrek euren eskubideari uko ez egitearen ondorio da, haiek [...]

«Lehenengo alabarekin lortu ez genuena, bigarrenarekin lortu dugu», adierazi du Iratxe Aranburuk, hunkiturik. Haren alaba, Lore Azkue Aranburu, Zarautzen euskaraz erregistratu duten lehenengo haurra da. Pozik agertu dira Loreren gurasoak, baina, hala ere, hori lortzeko egin beharreko «borroka» ekarri du gogora Aranburuk: «Euskara normalizaturik balego, ez litzateke halako borrokarik, halako bide luzerik, halako papeleorik egin beharko. Tristura ematen du hala ibili beharrak».

Era berean, «jaioberri diren eta euskaraz erregistratzea lortu ez duten» zarauztarrak gogoratu zituen: «Lore negarrez ari da, Ihintza txikiak, Lesuri txikiak eta beste hainbat jaioberri zarauztarrek guk lortutakoa lortu ez dutelako».

Hainbat bidelagun

Helburua lortzeko bidean Hizkuntz Eskubideen Behatokia izan dute bidelagun, baita Zarauzko Udala eta Euskal Herrian Euskaraz ere. «Gauzak ondo irten dira, baina atzetik lan handia egin dugu. Horregatik, bidelagun izan ditugun guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen», nabarmendu du Aranburuk.

Aurrerantzean herritarrek zerbitzua aprobetxatuko dutelakoan dago Aranburu: «Nahiko nuke zarauztarrek aukera hau benetan aprobetxatzea. Guztiek jakin dezatela euskaraz bizi nahi dugula, eta horretara goazela. Horregatik, espero dugu Zarautzen bezala Euskal Herriko beste udalerrietan ere eskubidea bermatu eta seme-alabak euskaraz erregistratzeko aukera izango dela».

«Jokabide eredugarria»

«Gaur Iratxek eta Aritzek bide bat zabaldu dute. Bide hori herritarrek euren eskubideari uko ez egitearen ondorio da, haiek egindako ahaleginari esker, eta ahalegin horren ondorioz, Udalak berak emandako pausoei esker eta eurek jarritako indarrari esker zabaldu duten bidea, alegia», nabarmendu du Behatokiko ordezkari Garbiñe Petritegik: «Gaur lezioa eman digute, jokabide eredugarriarekin».

Ildo horretatik , «zabaldu berri duten bidea baliatzeko» eskatu die Petritegik «euskaraz bizi nahi duten herritarrei: «Lastima da ahalegin hori egiten aritu diren beste herritarrak une honetara iritsi ez izana. Horregatik, euskaraz bizi nahi duten herritarrek ezin dute inolaz ere etsi».

Zazpigarren udalerria

Haurrez gain, heriotzak eta ezkontzak euskaraz erregistratzeko aplikazioa 2008. urteaz geroztik abian dela azaldu du Behatokiko ordezkariak. Hala ere, «administrazioen eskuhartzea eskatzen zuen, aplikazioa bera sare informatiko batean konektaturik egon behar zuen, eta beste hainbat zailtasun medio, gaur da eguna haurrak, heriotzak eta ezkontzak euskaraz erregistratzeko aukera bermatzen dena». Jakinarazi duenez, Zarautz erregistroa euskaraz egin ahal izateko esperientzia pilotua abiatu duten zazpigarren udalerria da. «Aurtengo lehen hiruhilabetean, hamalau barruti judizialez gain, sei herritan jarri zuten martxan esperientzia pilotua. Printzipioz Zarautz ez zegoen esperientzia pilotuaren baitan, eginiko plangintzaren arabera Zarautz ez zegoen lehentasunen artean. Hala ere, Iratxek eta Aritzek bezala, beste hainbat lagunek egindako lanari eta esfortzuari esker lortu da azkenik udalerrian halako zerbitzua izatea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide