Beñat Solaberrieta Orion eta Igor Iturain Aian dira alkate

Karkara.eus 2011ko ekainaren 13a

Orainek babestuta lortu zuen alkatetza Bilduk Orion

Orion ostiralean jakin zen Orain plataformak bere botoa Beñat

Solaberrietari babesa emateko erabiliko zuela. Baina larunbatean, ekainaren 11an, 8:30ak jota hasi zen

plenoa, aretoa jendez lepo zel...

Orainek babestuta lortu zuen alkatetza Bilduk Orion

Orion ostiralean jakin zen Orain plataformak bere botoa Beñat Solaberrietari babesa emateko erabiliko zuela. Baina larunbatean, ekainaren 11an, 8:30ak jota hasi zen plenoa, aretoa jendez lepo zela, eta adinekoen mahaia eratu ostean –gazteenak, Ekiñe Saizar Bilduko zinegotziak; zaharrenak, Bixente Lasa, Bilduko zinegotziak; eta idazkariak osatua–, zinegotziek beren karguari zin egin eta bozketa egin zen, boto sekretua erabilita.

Bozketaren kontaketan 7 boto eskuratu zituen Beñat Solaberrieta Bilduren alkategaiak eta 6 EAJko Jon Redondok. Ondorioz, aginte makila eskuz aldatu zen eta Beñatek hitz batzuk eskaini zizkion herriari, Udaleko ateak h2011 aiako udalbatzaerritarrei irekita gelditzen direla esanaz.

Ekainaren 10ean, ostiralean, hartu zuen beste behin aginte makila Aian Igor Iturainek. Jakina zen berak hartu behar zuela alkate kargua, gehiengo absolutuz irabazi baitzituen EAJk hauteskundeak.

Beste herrietan

Zarautzen eta Getarian ere Orio eta Aiako bi izango dira alkate. Zarautzen Juan Luis Illarramendi Bilduko hautagai oriotarra aukeratu zuten datozen lau urteetarako alkate. Getarian, bestalde, Nika Lertxundi aiarra eta Aiako brigadako langilea izango da alkate Aralarrek Bilduri babesa eman eta gero.

Azkenik, Orion bizi den Beñat Herce ere alkate izango da datorren legealdian Eskoriatzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide