Ekainaren 11n, larunbatean, Euskal Herriko Trikitilari Eguna ospatu zen Iurreta eta Durangon, eta bertan parte hartu zuten Zumaiako Musika Eskolako trikitilariek. Xabi Solano irakaslea buru zutela, kalejiratan eta ekitaldietan hartu zuten parte Zumaiakoek.
