Clemente Alonso eta Cat Morrison garaile, triatloiaren zilar ezteietan

Aritz Mutiozabal 2011ko ekainaren 11

Emozioz eta ezustekoz beterik egon da Zarauzko XXV. Triatloia. Gizonezkoetan, Clemente Alonsok Eneko Llanosen agintaldiarekin bukatu du. Txirrindularitzako saioan Eneko Llanos eta Mathias Hecht orpoz orpoz ari ziren lehian, bietako nor jarri buruan. K...

Emozioz eta ezustekoz beterik egon da Zarauzko XXV. Triatloia. Gizonezkoetan, Clemente Alonsok Eneko Llanosen agintaldiarekin bukatu du. Txirrindularitzako saioan Eneko Llanos eta Mathias Hecht orpoz orpoz ari ziren lehian, bietako nor jarri buruan. Korrikaldian gasteiztarra irten da alemaniarraren aurretik, baina hirugarren zihoan Alonso, indartsu eta erritmo biziz, atzean utzi ditu biak eta bera izanda helmuga zeharkatzen lehena.

Emakumezkoetan, iaz lortutako garaipena berretsi eta bigarrenez txapel jantzi du Cat Morrisonek. Uretan Anna Claeverrek aurrea hartu dio eta txirrindularitzako lehen itzulietan haren atzetik joan da. Bizikleta uztera box eremura, ordea, Morrison sartu da lehen, hainbat minutuko aldearekin. Azkenik, Morrison txapeldun eta bere atzetik, hurrenez hurren, Claever eta Ana Burgos.

Lehen zarauztarrak Jon Unanue eta Nerea Mujika izan dira, gizonezkoetan eta emakumezkoetan.Urteurrenari lotuta, jendetza bildu da herrian lasterketan irten diren 700 trialeten ahalegina txalotzera eta animatzera. Sekulako giroa egon da herriko kale eta izakina guztietan. Probari omenaldia egite aldera, Zarauzko Triatloiko hasieretako bi garaile handik hartu dute parte: Carlos Santamariak eta Iñaki Arenalek, alegia. 90eko hamarkada hasieran hiru aldiz jarraian irabazi zuen Paco Godoyren seme Francesc Godoy ere hartu du parte, eta lehen postuetan sailkatu da.

IMG_3054 IMG_2173 IMG_2487 IMG_2452 IMG_2498 IMG_2284 IMG_2645 IMG_2621 IMG_2931 IMG_2641 IMG_2732 IMG_2588 IMG_2989 IMG_2787 IMG_2739 IMG_3036 IMG_3107 IMG_3060 IMG_3071 IMG_3079

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide