Alkatearen aulkia hartu du Nika Lertxundik

Getariako Hitza 2011ko ekainaren 11

Alkatea aukeratzeko batzarra egin aurretik hasi dira ospatzen Bildu koalizioko kideak. Herriko plazan mokadutxoak eta sagardoa banatu dizkiete herritarrei, aginte hartzea girotzen joateko. Eskualdeko udalbatza eraketa berantiarrena izan da, 13:45ean, eta aukeraketan ezusterik ez da izan. Bezperan Bilduk eta Aralarrek elkarrekin eman zuten prentsaurrean esan bezala, Aralarrek koalizioari eman dio babesa eta, ondorioz, Bilduko zerrendaburu Nika Lertxundi izango da alkate datozen lau urtetan; aldeko sei botorekin, hain zuzen ere. EAJko zerrendaburu eta orain arteko alkate Andoni Aristik, aitzitik, bost boto izan ditu. Alkate berria erabakita, Lertxundik alkatearen aulkia hartu du, txalo artean; izan ere, batzar aretoan herritar ugari elkartu da. Alkate berriak hitza hartu aurretik, Bikuñak euren babesaren zergatia eman du, bi alderdien artean “elkarbizitza baketsua” hitzartu dutela nabarmenduz. Horrez gain, aurrerantzean Udaleko erabakietan Aralarren hitza kontuan hartuko dela eta modu aktiboan parte hartzeko aukera izango dutela zehaztu zuen. Aristik, bere aldetik, Lertxundi zoriondu du eta zorte izan dezan opatu dio. Era berean, herriarentzat eta herritarrentzat lanean jarraituko dutela adierazi du. Lertxundik, jada kargua hartuta, “alkatetzat suposatzen duen ardura handiari behar bezala erantzuteko prest” daudela nabarmendu du: “Getariar guztientzat egingo dugu lan, eta, era berean, getariar guztiekin egin nahi dugu lana, parte-hartze demokratiko eta zabala bultzatuz, elkarrekin adostuz eta guztion [...]

Alkatea aukeratzeko batzarra egin aurretik hasi dira ospatzen Bildu koalizioko kideak. Herriko plazan mokadutxoak eta sagardoa banatu dizkiete herritarrei, aginte hartzea girotzen joateko. Eskualdeko udalbatza eraketa berantiarrena izan da, 13:45ean, eta aukeraketan ezusterik ez da izan. Bezperan Bilduk eta Aralarrek elkarrekin eman zuten prentsaurrean esan bezala, Aralarrek koalizioari eman dio babesa eta, ondorioz, Bilduko zerrendaburu Nika Lertxundi izango da alkate datozen lau urtetan; aldeko sei botorekin, hain zuzen ere. EAJko zerrendaburu eta orain arteko alkate Andoni Aristik, aitzitik, bost boto izan ditu. Alkate berria erabakita, Lertxundik alkatearen aulkia hartu du, txalo artean; izan ere, batzar aretoan herritar ugari elkartu da.

Alkate berriak hitza hartu aurretik, Bikuñak euren babesaren zergatia eman du, bi alderdien artean “elkarbizitza baketsua” hitzartu dutela nabarmenduz. Horrez gain, aurrerantzean Udaleko erabakietan Aralarren hitza kontuan hartuko dela eta modu aktiboan parte hartzeko aukera izango dutela zehaztu zuen. Aristik, bere aldetik, Lertxundi zoriondu du eta zorte izan dezan opatu dio. Era berean, herriarentzat eta herritarrentzat lanean jarraituko dutela adierazi du.

Lertxundik, jada kargua hartuta, “alkatetzat suposatzen duen ardura handiari behar bezala erantzuteko prest” daudela nabarmendu du: “Getariar guztientzat egingo dugu lan, eta, era berean, getariar guztiekin egin nahi dugu lana, parte-hartze demokratiko eta zabala bultzatuz, elkarrekin adostuz eta guztion partaidetzarekin erabakiz”. Bidea erraza ez dela izango aipatu du, baina posible izateko “bideak irekitzen saiatuko” dira. Udaleko ateak eta eskuak herritarrei irekiko dizkietela jakinarazi du. “Gaur hasten den ibilbide honetan guztiokm, bai zinegotzi bai herritar, bidelagun izatea nahiko nuke”, esanez amaitu du gitzaldia alkate berriak.

IMG_2150 IMG_2159 IMG_2138 IMG_2144 IMG_2148


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide