Asteartean epaituko dituzte Marmol Futbol Taldeko lau lagun, “autoritatearen kontrako atentatua” egotzita

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 11

“Pairatutako bidegabekeria” salatzeko eta “gaur [atzo] arte barruan izandako ezintasun sentimendua” zabaltzeko prentsaurrekoa eman zuten atzo iluntzeko zortziretan Marmol Futbol Taldeko kideek. Marmol tabernaren parean egin zuten agerraldia, talde osoak bat eginda. 2009an ertzainekin izandako gertakari bat medio, zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen dute taldeko lau lagunentzat, eta 12.000 euroko isuna. Asteartean izango da epaiketa. “Autoritatearen aurkako atentatua” eta “desobedientzia” leporatzen dizkiete, besteak beste. Marmolen uda hasierako festa egin zuten, akusatuei babesa agertzeko. Patata tortilla eta txistorra pintxoak eskaini zituzten eta Axier Muniainek uretako motorrarekin erakustaldia egin zuen. Afaria sagardotegian Azaldu zutenez, futbol taldeko kideak eta beste hainbat lagun 2009ko otsailaren 14an Astigarragara joan ziren afaltzera, sagardotegi batera. Goizeko lauretan, autobusera bidean, haietako batzuek mantel batzuk ostu zituzten. Hori dela eta, udaltzainek autobuseraino jarraitu zieten, eta errudunak identifikatzeko eskatu. Ados jartzen ez zirenez, Ertzaintzari deitu zioten udaltzainek, gazteen esanetan. Bi furgoneta, patruilak eta sekreta kotxeak agertu ziren; guztira 20 agente, ondoren jakin ahal izan zutenez. Hainbat ertzain autobusera sartu, eta ate parean zeuden bi lagunak borrekin jo zituztela salatu zuten. Bidegabekeriaz kexu, zutik jarri zen hirugarrengo bat ere atxilotu zuten, eta ustez sakeleko telefonoaren gertatutakoa grabatzen ari zen beste bat ere bai. Lau guztira. Sakeleko telefonoa “susmagarriki desagertu” egin zela [...]

“Pairatutako bidegabekeria” salatzeko eta “gaur [atzo] arte barruan izandako ezintasun sentimendua” zabaltzeko prentsaurrekoa eman zuten atzo iluntzeko zortziretan Marmol Futbol Taldeko kideek. Marmol tabernaren parean egin zuten agerraldia, talde osoak bat eginda. 2009an ertzainekin izandako gertakari bat medio, zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen dute taldeko lau lagunentzat, eta 12.000 euroko isuna. Asteartean izango da epaiketa. “Autoritatearen aurkako atentatua” eta “desobedientzia” leporatzen dizkiete, besteak beste.

Marmolen uda hasierako festa egin zuten, akusatuei babesa agertzeko. Patata tortilla eta txistorra pintxoak eskaini zituzten eta Axier Muniainek uretako motorrarekin erakustaldia egin zuen.

Afaria sagardotegian

Azaldu zutenez, futbol taldeko kideak eta beste hainbat lagun 2009ko otsailaren 14an Astigarragara joan ziren afaltzera, sagardotegi batera. Goizeko lauretan, autobusera bidean, haietako batzuek mantel batzuk ostu zituzten. Hori dela eta, udaltzainek autobuseraino jarraitu zieten, eta errudunak identifikatzeko eskatu.

Ados jartzen ez zirenez, Ertzaintzari deitu zioten udaltzainek, gazteen esanetan. Bi furgoneta, patruilak eta sekreta kotxeak agertu ziren; guztira 20 agente, ondoren jakin ahal izan zutenez. Hainbat ertzain autobusera sartu, eta ate parean zeuden bi lagunak borrekin jo zituztela salatu zuten. Bidegabekeriaz kexu, zutik jarri zen hirugarrengo bat ere atxilotu zuten, eta ustez sakeleko telefonoaren gertatutakoa grabatzen ari zen beste bat ere bai. Lau guztira. Sakeleko telefonoa “susmagarriki desagertu” egin zela adierazi zuten.

Horretaz gain, atxilotuetako bat lurrera bota eta porrekin sudurra hautsi zioten. Eskuak bizkarrean lotuta zituela kolpatu zuten.

Zauritua ospitalera eraman zuten, eta beste hiru atxilotuak Hernaniko polizia etxean igaro zuten gaua. “Ez zen gau betere lasaia izan. Biluzarazi egin gintuzten, tratu erabat umiliagarria eman ziguten”, adierazi zuen Aitor Azpirozek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide