Ez da sorpresarik izan. Goizeko 9tan hasitako Udal Plenoak Iñaki Agirrezabalaga izendatu du Zumaiako alkate datozen lau urteetarako. Bilduren botoei Aralarren aldeko bozka batu zaie eta gehiengo osoz izendatu dute alkate.EAJ-PNV-k (5) eta PSE-EE-k (1) beren hautagaiei eman die botoa.
