Bihar hartuko dute kargua Zarauzko Udaleko zinegotziek, eta alkatea izendatuko dute. 10:00etan hasiko da ekitaldia, eta Zarauzko Hitzak zuzenean emango du, ondorengo helbidean:
http://www.ustream.tv/channel/urola-kostako-hitza
Udalbatza erabakitzeko ekitaldia ez da irekia izango. Gonbidatutakoek baino ezingo dute pleno aretora igo. Baina herritarrek bertan gertatzen dena entzun ahal izango dute, megafonia bidez.