Atzerriko ikasketa agiriak homologatzeari buruzko hitzaldia izango da asteartean

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 10a

Zarauzko Udaleko Immigrazio sailak antolatuta, Bidez bide elkarteko kideek atzerriko ikasketa agiriak homologatzeari buruzko hitzaldia eskainiko dute asteartean. Hitzordua 19:00etan izango da, Etxezabalako aretoan.

Jakina da atzerriko ikasketa agiriak ...

Zarauzko Udaleko Immigrazio sailak antolatuta, Bidez bide elkarteko kideek atzerriko ikasketa agiriak homologatzeari buruzko hitzaldia eskainiko dute asteartean. Hitzordua 19:00etan izango da, Etxezabalako aretoan.

Jakina da atzerriko ikasketa agiriak Euskal Herrian baliagarri izan daitezen homologatu beharra daudela. Gaiaren inguruan, ordea, zalantzak sortzen zaizkie askori: zein ikasketa mota homologa daitezken, zer egin behar den agiriok homologatu ahal izateko, bizileku-baimenik gabe egin ahal daitekeen…Hori dela eta, Bidez bideko ordezkariek gaia argitzeko informazioa helaraziko diete interesa duten guztiei. Elkarteak eskarmentu handi du halako gaietan; izan ere, doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du agiriok (batxilergokoak, bigarren ziklokoak, ikasketa teknikokoak edota unibertsitate mailakoak) homologatu nahi dituztenentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide