Aralarrek Bilduren hautagaitza babestuko du Zumaian, Zarautzen eta Getarian

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 10a

Aralarrek Bilduren  hautagaitza babestuko ditu Zumaian, Zarautzen eta Getarian. Aralarrek" bakea eta elkarbizitzarako neurriak eta ezkerreko politikak" jarri ditu mahai gainean adostasuna bilatzeko orduan. Herri horietan adostu da “urte luzetako gatazka politikoa eta egun bizi dugun krisi ekonomikoa gainditzeko nahiak eta beharrak jendartearen arlo zabaletara hedatu du aldaketa politiko eta sozialaren aldeko aldarria”. Aniztasunaren aitortza eta errespetua ezinbestekotzat jo dira akordio horietan, “euskal herritarrek gatazka politikoari loturiko indarkeria adierazpen guztiak gainditu eta etorkizuna ezberdinen arteko elkarrizketan, pertsona ororen eskubide guztien aitortzan, eta herriaren hitzaren errespetoan oinarritzeko nahia” adierazi dute Aralarrek eta Bilduk. Halaber, “soilik bide demokratiko, politiko eta baketsuak erabiltzeko konpromiso irmoa” agertu dute, “elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa” izanik gidalerroak. Hala, “edozein pertsonaren aurkako jazarpen, mehatxu edo bestelako jokaera antidemokratikoak arbuiatzeko eta errefusatzeko konpromisoa” hartu dute bi alderdiek. Oinarri horiekin Aralarrek biharko inbestidura saioetan Bilduko hautagaien alde egingo du Zumaian, Zarautzen (Aralar-EB koalizioa) eta Getarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide