Lizardi Institutuko ikasleek Aiako Lardizabal eskola bisitatu dute

Zarauzko Hitza 2011ko eka. 10a, 11:04

Zarauzko Lizardi Institutuko hirugarren mailako dibertsifikazioko ikasleek Aiako Lardizabal eskola bisitatu zuten atzo, Ipuinetatik ipuinera egitasmoari amaiera emate aldera. Bertan, azken denboraldian zehar bateratu dituzten ipuinen kontaketa egin zu...

Zarauzko Lizardi Institutuko hirugarren mailako dibertsifikazioko ikasleek Aiako Lardizabal eskola bisitatu zuten atzo, Ipuinetatik ipuinera egitasmoari amaiera emate aldera. Bertan, azken denboraldian zehar bateratu dituzten ipuinen kontaketa egin zuten.

Hirugarren hiruhilekoan abiatu zuten informatika eta hizkuntzak uztartzen dituen egitasmoa. Hizkuntza ezberdinetan argitaratutako ipuinak bildu, bateratu eta Flash programa informatikoaren bidez ekoitzi dituzte Lizardiko ikasleek. Proiektuari amaiera emateko, Aiako eskolako Haur Hezkuntzako ikasleei azaldu zioten. Jakinarazi dutenez, aiarrek arretaz jarraitu zuten azalpena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide