Urtero legez, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiak helduei zuzenduriko ikastaro sorta zabala antolatu du uztailerako. Jakinarazi dutenez, ikastarook osasun fisikoa eta psikologikoa lantzea dute helburu. Hala, pilates, spinning, igeriketa espezializatuko eta tenis eskolak eta surf ikastaroak antolatu dituzte uztailerako zein abuzturako.Haurrei zuzenduriko aktibitateak ere izango dira uda honetan,hala nola, askotariko mailetako igeriketa ikastaroak eta kirol udalekuak.
Interesa dutenek astelehena, hilak 13, bitartean eman ahalko dute izena Aritzbatalde kiroldegian zein 943005123 telefono zenbakira deituta.