Aurrerantzean Getariako zenbait eremu hiru dimentsiotan ikusi ahalko dira, Google Earth programaren bitartez. Zehazki, portua eta Alde Zaharra daude ikusgai. Datozen egunetan, ordea, beste zenbait gune ere bistaratu ahalko dira. Getariako jarduneko alkate Andoni Aristik jakinarazi duenez, “herriaz bere osotasunean eta xehetasun eta informazio guztiarekin gozatzeko aukera izango da aurrerantzean”.