Audience taldeak 'Amerikanuak' dokumentaleko musika joko du gaur Aita Marin

Baleike 2011ko ekainaren 10a

Audience taldeak kontzertua emango du gaur 22:30etik aurrera Aita Mari. Emanaldi honetan 'Amerikanuak' pelikula dokumentaleko musika joko du Gernikako boskoteak, pelikula beraren irudiez lagunduta. 'Amerikanuak' iazko Donostiako Zinemaldian...

Audience taldeak kontzertua emango du gaur 22:30etik aurrera Aita Mari. Emanaldi honetan 'Amerikanuak' pelikula dokumentaleko musika joko du Gernikako boskoteak, pelikula beraren irudiez lagunduta. 'Amerikanuak' iazko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta XX. hamarkadaren erdi aldera Euskal Herritik Estatu Batuetara joandako artzain batzuen historia kontatzen du. Folk, rock eta country ukituekin egindako musikarekin janzten ditu Audience taldeak irudi hauek. Sarrerak aurrez erosi daitezke turismo bulegoan eta kontzertua hasi aurretik aretoko leihatilan, 5 euroan; 3 euroan Gazte Txartelaren jabe izanda. Taldearen informazio gehiago hemen jaso dezakezue. 'Audience plays Amerikanuak' ikuskizuneko une bat ere ikusi dezakezue bideo honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide