40 zarauztarrek hartuko dute parte bihar Zarauzko XXV. Triatloian

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 10a

Bihar jokatuko dute Zarauzko XXV. Triatloia. Aurten, gainera, inoiz baino zarauztar gehiagok hartuko dute parte; Codeam ZTE Zarauzko Triatloi Elkarteko 40 lagunek, zehazki. Aurten probak 25 urte beteko ditu; «zilarrezko ezteiak», hain zuzen. Hori dela eta, «kalitatea eta kantitatea» izango dira, ZTEko ordezkari Zigor Saizarren arabera, Zarauzko XXV. Triatloiaren ezaugarri nagusiak: «25. urtemuga dela-eta, dagokion jantzia eman nahi diogu probari. Astebururako egitarau zabala antolatzeaz gain, probaren kalitatea eta kirolari kantitatea zaindu ditugu. Iazko joerari jarraipena emanez, nazioarteko zein bertako triatleta profesional ugari izango da, ikuslegoaren gozagarri. Kantitateari dagokionez, marka hautsi dute aurten. Izan ere, 700 triatleta inguru lehiatuko dira larunbatean. Itxaron zerrendan daude, gainera, beste hainbat». TriGrandPrix nazioarteko zirkuituko (zirkuituko bigarren etapa izango da Zarauzko Triatloia) ordezkari Jose Torresek adierazi duenez,parte-hartzaileen artean guztira goi mailako berrogehi sari eskuratu dituzte. Horien artean izango dira iazko irabazleak,  gizonezko zein emakumezko mailan, Eneko Llanos gasteiztarra eta Cat Morrison eskoziarra. Horiez gain, munduko igerilari onena, Zeelanda Berriko Anna Cleaver, bost ironman proba irabazi dituen Normann Stadler alemaniarra, Faure Herve frantsesa, Mathias Hecht suitzarra, Kanariar irletako Eva Ledesma, eta Ana Burgos madrildarra lehiatuko dira bihar, besteak beste. Euskal Herriko triatleta «erreferenteek» ere ez dutela proban parte hartzeko aukera  galdu nahi izan adierazi zuen Torresek. Hala, [...]


Bihar jokatuko dute Zarauzko XXV. Triatloia. Aurten, gainera, inoiz baino zarauztar gehiagok hartuko dute parte; Codeam ZTE Zarauzko Triatloi Elkarteko 40 lagunek, zehazki. Aurten probak 25 urte beteko ditu; «zilarrezko ezteiak», hain zuzen. Hori dela eta, «kalitatea eta kantitatea» izango dira, ZTEko ordezkari Zigor Saizarren arabera, Zarauzko XXV. Triatloiaren ezaugarri nagusiak: «25. urtemuga dela-eta, dagokion jantzia eman nahi diogu probari. Astebururako egitarau zabala antolatzeaz gain, probaren kalitatea eta kirolari kantitatea zaindu ditugu. Iazko joerari jarraipena emanez, nazioarteko zein bertako triatleta profesional ugari izango da, ikuslegoaren gozagarri. Kantitateari dagokionez, marka hautsi dute aurten. Izan ere, 700 triatleta inguru lehiatuko dira larunbatean. Itxaron zerrendan daude, gainera, beste hainbat».
TriGrandPrix nazioarteko zirkuituko (zirkuituko bigarren etapa izango da Zarauzko Triatloia) ordezkari Jose Torresek adierazi duenez,parte-hartzaileen artean guztira goi mailako berrogehi sari eskuratu dituzte. Horien artean izango dira iazko irabazleak,  gizonezko zein emakumezko mailan, Eneko Llanos gasteiztarra eta Cat Morrison eskoziarra. Horiez gain, munduko igerilari onena, Zeelanda Berriko Anna Cleaver, bost ironman proba irabazi dituen Normann Stadler alemaniarra, Faure Herve frantsesa, Mathias Hecht suitzarra, Kanariar irletako Eva Ledesma, eta Ana Burgos madrildarra lehiatuko dira bihar, besteak beste.
Euskal Herriko triatleta «erreferenteek» ere ez dutela proban parte hartzeko aukera  galdu nahi izan adierazi zuen Torresek. Hala, bertan izango dira Jon Unanue zarauztarra, Mikel Elgezabal gernikarra eta Peru Alfaro hernaniarra, esaterako.
Errepideak moztuta
Distantzia olinpiko bikoitzeko proban bi kilometro eta erdi igerian egin beharko dituzte parte-hartzaileek, Getariako Malkorbe hondartzatik abiatu eta Zarauzko hondartzaraino. Gerora, 76 kilometro bizikletaz egingo dute,     Zarautz eta Zumaia artean, eta beste hogei kilometro lasterka, herrian zehar.
Bizikletaz egin beharreko ibilbidea aldatu egin dute aurten. Hala, lehenengo hiru itzuliak Zarautz-Getaria-Zumaia-Bedua-Oikia- Meaga-Zarautz artean egingo dituzte. Laugarren itzulian, berriz, Getariara iristean Garate bidea hartuko dute, eta Meagatik iritsiko dira Zarautzera.
Zirkuitu itxia
«Triatleten segurtasuna bermatzearren», ZTEk Zarautz eta Zumaia arteko errepideak trafikoari ixtea erabaki du, 15:00etatik 19:00etara. «Antolakuntzak, kostako udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak izugarrizko lana egin behar izan dute zirkuitua itxia izan dadin. Aldez aurretik herritarrei barkamena eskatu nahi diegu egun horretan sor daitezkeen eragozpenengatik», adierazi zuen Saizarrek. Larrialdietako, antolaketarako, Ertzaintzaren eta Udaltzainen ibilgailuek soilik pasatu ahalko dute N-634 eta GI-2663 errepideetatik. Horrez gain, Lurraldebus lineako autobusak orduro igaroko dira. Horretarako ordutegi berezia argitaratu dute www.euskotren.net webgunean.
Hala ere, berrikuntza horrek «alde ona» ere baduela nabarmendu zuen: «Punta-puntako ikuskizuna izango dute ikusleek. Gainera, kirol eta turismo ikuspegitik onurak ekarriko ditu bailarara. Era berean, kostako herriak nazioartean, Espainian zein Euskal Herrian ezagutzera emateko aukera izango dugu, TriGrandPrix zirkuituaren baitan egonda, mundu zabaleko hainbat bisitari helduko baita ikuskizunaz gozatzera».

Egitaraua
Ekainak 10, gaur
17:00-21:00. Triatloi eta Urola Kostako produktuen dendak, Munoan.
17:30-19:30. Haurrentzat triatloi tailerra, Munoan.
20:00-23:00. Jon Urbieta disko-jartzailearen emanaldia, Munoako Coca Cola agertokian.
Ekainak 11, bihar
10:00-21:00. Triatloi eta Urola Kostako produktuen dendak, Munoan.
11:00-13:00. Pintxo festa: oilasko errea, antxoa eta hegaluze pintxoak txakolinarekin, Munoan.
12:00-13:00. BH Lehiaketa Tri-Estatikoa, Xabier Euzkitzek aurkeztuta. Zumaia, Getaria, Zarautz eta VIP taldekoak (Jose Luis Korta tartean) lehiatuko dira Munoan.
14:45. BH Zarauzko Triatloia hasiko da Getariako hondartzatik. Emakumezkoen txanda izango da.
14:45. BH Zarauzko Triatloia hasiko da Getariako hondartzatik. Gizonezkoen txanda.
17:00-19:30. Kalejira haurrekin, Munoan, aurpegiak margotuta eta trikitilariek girotuta. Merienda ere izango dute.
17:30-21:30. Jon Urbieta disko-jartzailearen emanaldia, Musika Plazan.
17:30-21:30. Kapoeira eta trikitixa emanaldiak, ibilbidean zehar.
21:30. Oparien zozketa.
22:00-24:00. Louis Michel taldearen kontzertua, Coca Cola eskenatokian.
Ekainak 12, igandea
11:00-13:00. Triatloi txikiaMunoan. 10:30ean jaso beharko dute dortsala, Zarauzko Damaren ondoan.

Zuzenean

Bihar, 15:00etatik aurrera zuzenean jarraitu ahalko da Zarauzko XXV. Triatloia. Antolatzaileek lehian ariko diren triatleta nagusiak elkarrizketatuko dituzte. Era berean, herritarrek zuzenean ikusi ahal izango dituzte  triatloilariak nola iristen diren igeri-proban Zarauzko hondartzara, baita
helmugara nola iristen diren ere.

Lotura honetan klikatuz gero jarraitu ahal izango da proba zuzenean

http://www.corriendovoy.com/evento.php?id=407&seccion=1

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide