Zarauzko Triatloia jokatuko da bihar. Zarauzko Triatloia: BH Zarauzko Triatloia 2011. Txirrindularitza-proba aldatu egin da, parte hartuko duten 700 triatleten segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, trafikoarentzako zirkuitua itxita izango da. Beraz, errepidea moztuta egongo da, Zarautz, Getaria eta Zumaia artean 15:00 - 19:00 bitartean. Hala ere, 18:00etatik aurrera bide asko irekitzen hasiko dira.