‘Anvy: el sueño de una banda de rock’ eta ‘Johnny Cash in Folsom Prison’ filmak ikusgai asteburuan, Rockumentalak zikloaren baitan

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 9a

Rockumentalak! zikloaren baitan, Anvil: el sueño de una banda de rock eta Johnny Cash at Folsom Prison filmak izango dira ikusgai ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren. Modelo Zineman izango dira emanaldiak, 22:00etatik aurrera. Sarrerak hiru eu...

Rockumentalak! zikloaren baitan, Anvil: el sueño de una banda de rock eta Johnny Cash at Folsom Prison filmak izango dira ikusgai ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren. Modelo Zineman izango dira emanaldiak, 22:00etatik aurrera. Sarrerak hiru euroko kostua izango du.

Filmak aurkezteko luxuzko aurkezleak aukeratu ditu Ilove Rock elkarteak. Hala, ostiralean Aitor Zubizarreta kazetariak egingo du Anvil: el sueño de una banda de rock filmaren sarrera; larunbatean Javier Muguruza musikaria arduratuko da Johnny Cahs abeslariaren inguruko filma aurkezteaz.

Kontzertua
Larunbateko emanaldiaren ostean, Moby Dick abeslariak kontzertua eskainiko du Modelo Zineman bertan. Hala, berak sortutako abestiak zein abeslari estatubatuarraren kantuak abestuko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide