‘Patchwork’ erraldoia josiko dute igandean Gurekin Jaiekoek

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 9a

San Pelaio Jaietarako girotzen joateko, Gurekin Jai batzordeak patchwork erraldoia josiko du igandean.  Hala, herritarrek etxetik hartutako oihal zati txikiak elkarri josiko dizkiete, gerora festetako txosnak apaintzeko. 16:00ak aldera, itsas pasealekuko Dukenea parean elkartuko dira herritarrak, txosnak jarriko dituzten gune berean, hain zuzen. Horretarako herriko eragileen eta norbanakoen part e hartzea «beharrezkoa» izango da; izan ere, guztira 250 oihal zati bildu nahi dituzte batzordekideek. Baldintza bakarra jarri dute batzordekideek: adabakiak A3 tamainakoak izatea, bi folio elkarren ondoan jarrita hartzen duten zabalera berekoak, alegia. Gainontzean, edozein motatako oihalak balioko duela diote: koadrozkoak, loredunak, lisoak, marradunak… «Zenbat eta anitzagoa izan, orduan eta politagoa izango da emaitza», nabarmendu dute. Asmo bateratzailea Gurekin Jaik iaz egin zuen bideoklip herrikoian izandako «esperientzia positiboa» kontuan izanda, aurtengorako ere «herritarrak elkarrengana biltzearren» antolatu dute ekimena. «Elkarrekin ekintza ederra eta alaia egin genuen, aldarrikatzailea izan zen baina ikuspuntu bateratzaile batetik», azaldu dute. Hori dela eta, ikuspuntu bateratzaile horri eutsiz,  herritarren oihal zatiekin patchworka eratzea erabaki dute: «Oihal zati asko izango dira, bakoitza bere kolore eta nortasunarekin. Baina herritarrek elkarlanean josi egingo dituzte adabaki horiek; josteak eskatzen du sosegua, josteak ematen du berriketarako patxada, joatean elementu solteak batu egiten dira… Eta azkenean, oihal handi bezain ikusgarria osatuko dugu». Josteaz [...]

San Pelaio Jaietarako girotzen joateko, Gurekin Jai batzordeak patchwork erraldoia josiko du igandean.  Hala, herritarrek etxetik hartutako oihal zati txikiak elkarri josiko dizkiete, gerora festetako txosnak apaintzeko. 16:00ak aldera, itsas pasealekuko Dukenea parean elkartuko dira herritarrak, txosnak jarriko dituzten gune berean, hain zuzen.
Horretarako herriko eragileen eta norbanakoen part e hartzea «beharrezkoa» izango da; izan ere, guztira 250 oihal zati bildu nahi dituzte batzordekideek. Baldintza bakarra jarri dute batzordekideek: adabakiak A3 tamainakoak izatea, bi folio elkarren ondoan jarrita hartzen duten zabalera berekoak, alegia.
Gainontzean, edozein motatako oihalak balioko duela diote: koadrozkoak, loredunak, lisoak, marradunak… «Zenbat eta anitzagoa izan, orduan eta politagoa izango da emaitza», nabarmendu dute.
Asmo bateratzailea
Gurekin Jaik iaz egin zuen bideoklip herrikoian izandako «esperientzia positiboa» kontuan izanda, aurtengorako ere «herritarrak elkarrengana biltzearren» antolatu dute ekimena. «Elkarrekin ekintza ederra eta alaia egin genuen, aldarrikatzailea izan zen baina ikuspuntu bateratzaile batetik», azaldu dute.
Hori dela eta, ikuspuntu bateratzaile horri eutsiz,  herritarren oihal zatiekin patchworka eratzea erabaki dute: «Oihal zati asko izango dira, bakoitza bere kolore eta nortasunarekin. Baina herritarrek elkarlanean josi egingo dituzte adabaki horiek; josteak eskatzen du sosegua, josteak ematen du berriketarako patxada, joatean elementu solteak batu egiten dira… Eta azkenean, oihal handi bezain ikusgarria osatuko dugu». Josteaz gain, izango da jateko, edateko eta musikaz gozatzeko tartea. Arratsaldean zehar pintxoak eta edaria eskainiko dituzte, eta Skasti eta Lopeteitarrak taldeek girotuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide