Indauxko langileak “hitzarmen duina” eskatzeko elkartu dira

Getariako Hitza 2011ko ekainaren 9a

Getaria eta Aiako Indaux enpresako langileak lanuzteak hasi dituzte gaur berriro. Getariako enpresa aurrean elkartu dira bi herrietako langileak, “hitzarmen duina” aldarrikatuz. Langileek adierazi dute enpresako zuzendaritza negoziazio mah...

Getaria eta Aiako Indaux enpresako langileak lanuzteak hasi dituzte gaur berriro. Getariako enpresa aurrean elkartu dira bi herrietako langileak, “hitzarmen duina” aldarrikatuz. Langileek adierazi dute enpresako zuzendaritza negoziazio mahaian eserraraztea nahi dutela. Horien arabera, lanuzteek “jarraipen zabala” ari dira izaten, eta hurrengo bi asteetan ere mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela aurreratu dute.

Aiako eta Getariako langileek hiru urte daramate enpresako lan ituna berritu gabe. Joan zen astean hasi zituzten mobilizazioak; ostegunean eta ostiralean txanda bakoitzean bi orduko lanuzteak egin zituzten, eta gaur eta bihar ere hala egingo dute. Halaber, hurrengo bi asteetan ere egingo dituzte; asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan egingo dituzte etenaldiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide