Ostarrena zine klubak 'Winter's bone' pelikula independente estatubatuarra emango du gaur zine forum saioan, 21:45ean Aita Mari zineman. Estatu Batuetako Missourin girotzen da pelikula. Ree Dolly, 17 urteko neska, bere aitaren bila abiatzen da. Hark familiaren etxea jarri du berme bezala espetxetik ateratzeko aukera emango dion fidantza eskuratzeko. Hala gertatzen bada, gaztea eta bere familia kalean geratuko dira negu gorrian, Ozark izeneko mendikateko basoetan. Hori gerta ez dadin, Ree Dollyk nahiago izango du bere senitartekoei aurre egin. Pelikula hau saritua izan da Berlingo eta Sundance-eko zinemaldietan eta azken Oscar sarietan lau izendapen jaso zituen. Hemen duzue pelikularen trailerra (gazteleraz).