Emakumezkoen Pala Txapelketa Herrikoia izango da uztailaren 11tik 22ra, Frontoi Txikin. Hori dela eta, paletan jolastea gogoko duten emakume oro zein Emakumea Pilotari proeiktuko parte-hartzaileak bertan izena ematera animatu dituzte Zarautz Kirol Elkarteak. Izena emateko aukera ekainaren 17ra arte izango da. Horretarako patripat9@hotmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko da. Bestalde, zalantzak argitzeko edota informazio gehiago eskuratzeko 665988588 (Patri) eta 670890305 (Maite Redondo) telefono zenbakietara deitu ahalko dute interesa dutenek.
Partidak
Astelehenetan, asteazkenetan zein ostiraletan izango dira partidak, eta teniseko pilotarekin jokatuko dute. Txapelketa gutxienez lau bikotez eta gehienez hamabi bikotez osatuta egongo dira.