ZKE Zarautz Kirol ELkarteak Ezohiko Batzarra egingo du datorren asteazkenean, hilak 22. 18:30ean finkatu dute lehenengo deialdia; bigarrena 19:00etan. Elkarteko areto nagusian (Kale Nagusia, 7) izango da bilkura. Bertan, estatutu sozialen berrikuntza aztertuko dute, indarrean dagoen kirol elkarteen dekretura egokitzeko. Era berean, eskariak eta galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Jakinarazi dutenez, www.zarautzkirolelkartea.com webgunean zintzilikatu dituzte ZKEko estatutu berriak, ekainaren 22a baino lehengo jendeak eskuragarri izan ditzan.