- 10:30ean: Ikastolako ttuntturroak, DBHko ikasleek eginak. Herrian zehar.
- 10:50ean: HH-LHko ikasleen jaialdiaren hasiera txalapartarien harrerarekin.
- 10:55ean: Ikastolako ttuntturroen sarrera Karela kiroldegian.
- 11:00etan: Haur Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna: ZOO-ari bisita. Animaliak irudikatuko dituzte ikasleek.
- 11:30ean: Udala eta Ikastolaren arteko hitzarmena lortzen lagundu duten eragileei esker ona. Oroigarri bana emango die Ikastolak lehendakari-ohien eskutik.
- 11:35ean: Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna: desagertutako musika talde eta abeslariei omenaldia.
- 12:15ean: Xabier Leteri omenaldia: ikasle, irakasle eta gurasoek euskal kantari, poeta eta artista handiari omenaldi xumea eskainiko diote.
- 12:30ak aldera: Hamaiketakoa Ikastola aurreko plazoletan, gurasoek egindako patata tortila eta txorizo egosia.
Erakusketa
Bestalde, Ikastolako ikasleen lanekin egindako erakusketa ikusgai dago Ikastolako batzar aretoan, ostiralera (ekainak 10) bitartean. Erakusketaren ordutegia 17:30etik 19:30era izango da.