Veronica Cazalis estetizista eta kinesiologoak eta Idoia Larrañaga nutrizioista eta naturopatak hitzaldia eskainiko dute bihar, Gaztelekuan 18:30ean. Elikadurarekin dugun harremanaren hausnarketa egingo dute bertaratzen direnekin, eta elikadurak norbanakoarengan sortzen dituen emozioak eta autoirudia aztertu. Egun zabaldu dituzten dieta “miragarrien” inguruan arituko dira hizlariak, eta elikagaiak onuragarri izateko nola baliatu azaldu. Saioa doakoa izango da.