Biotoporako kudeaketa planaren zirriborroa aurkeztu du Foru Aldundiak

Baleike 2011ko ekainaren 8a

Deba-Zumaia biotopo babestuaren kudeaketa plana prestatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Plan horren zirriborroa aurkeztu zuten Jon Zulaika teknikariak eta Asier Hilario zuzendari zientifikoak Algorri interpretazio zentroan egin zen ekitaldi batean. Hele...

Deba-Zumaia biotopo babestuaren kudeaketa plana prestatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Plan horren zirriborroa aurkeztu zuten Jon Zulaika teknikariak eta Asier Hilario zuzendari zientifikoak Algorri interpretazio zentroan egin zen ekitaldi batean. Helegiteak aurkezteko epea ere zabaldu da. Iradokizunak astebeteko epean aurkeztu daitezke Udaleko ingurugiro sailean edo ingurugiro@zumaiakoudala.net helbidera deituta. Foru Aldundiaren asmoa da plan honetan jasotzen diren neurriak ekainaren amaierarako martxan izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide