Zikiro jana izango da Elkartasun Egunean

Karkara.eus 2011ko ekainaren 7a

Ekainaren 18an izango da eta txartelak salgai daude dagoenerako

Orioko Amnisitaren Aldeko Mugimenduak I. Elkartasun eguna antolatu du ekainaren 18rako. Egitaraua zabala izango da eta ostegunean emango dute jakitera, baina tartean Elkartasun bazkaria ...

Ekainaren 18an izango da eta txartelak salgai daude dagoenerako

Orioko Amnisitaren Aldeko Mugimenduak I. Elkartasun eguna antolatu du ekainaren 18rako. Egitaraua zabala izango da eta ostegunean emango dute jakitera, baina tartean Elkartasun bazkaria izango dela aurreratu digute antolatzaileek.

Herritarrei ekimen guztietan parte hartzera animatzen diete AAMkoek, eta bazkaritarako, zikiro janerako, txartelak salgai jarri dituzte dagoenerako Aterpe eta Kolon Txiki tabernetan 20 eurotan. Txartelak ekainaren 17a arte erosteko aukera izango du nahi duenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide