Judo Club Usurbilgo Oiana Blanco oriotarrak urrezko domina lortu du asteburuan, Munduko Kopako Espainiako proban, Madrilen. 48 kilotik beherako kategorian aritu da Blanco eta guztira 24 judokak hartu dute parte.
Julia Pohl alemaniarraren aurka izan zuen lehen borrokaldia Oiana Blancok eta irabazi bazuen ere oso lotuta aritu zen. Bigarren borrokaldian, lehian erabat sartuta eta gogotsu aritu zen Aurore Climence frantziarraren kontra eta bi minutuan irabazi egin zion. Bi borrokaldi irabazita finalerdietara pasa zen Blanco eta Tatiana Lima, judoka gogor brasildarrarekin neurtu behar izan zituen indarrak. Bukaerara arte oso lehia estua izan zen bien artean, baina Oiana Blanco izan zen irabazle.
Finalerako txartela lortuta, azken proban Shugen Wu txinatarraren aurka egin behar izan zuen borroka. Bi judokek erritmo gogorra jarri zuten eta txinatarrak, tatamitik atera zelako, jasotako zigorra aprobetxatu zuen Blancok aurkaria kontrolatzeko eta atake txikiagoen bidez Shugen Wu-ri bigarren zigorraren ezarri ziotenez, urrezko domina lortzeko.