Jakinarazi dutenez, Marmol Futbol Taldeko lau gazte “arriskuan” dira, orain 2 urte baino gehiago Astigarragan ertzainengandik jasandako “humiliazio eta injustizia baten ondorioz”. Taldeko lau kide horiek ekainaren 14ean Donostian epaituak izango dira, besteak beste, “autoritateari erasotzea” leporatuta. Kasua salatzearren, ostiralean, ekainak 10, Marmol Malecon tabernan agerraldia egingo dute, 20.00etan. Ondoren, eta egotzitako delituagatik sortutako gastu ekonomikoei aurre egiteko laguntza moduan, tabernan bertan Uda Hasierako Festa izango da. Herritar oro bertaratzera animatu dute.