ZKE Zarautz Kirol Elkarteko Eskubaloi atalak Jolasti kirol eta aisi udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren 4tik hilaren 15era bitarterako. Eskubaloira jokatzeaz gain, beste hainbat jarduera burutu ahal izango dituzte parte-hartzaileek, surfa, eskalada eta naturari loturiko jarduerak, besteak beste.
«Haur eta gazteen garapen motor integrala bultzatuko dugu giro ezin hobean», nabarmendu dute antolatzaileek. Ildo horretatik, 1999 eta 2003 urte bitartean jaiotako gazteek hartu ahalko dute parte jardunaldiotan. Uztailaren 4tik 15era «eskubaloiaz gozatzeaz gain, esperientzia berriak bizitzeko aukera izango dute».
Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, goizeko 09:30etatik 13:00etara. Lehenengo astean Antoniano ikastetxeko kirol instalakuntzetan elkartuko dira izena ematen dutenak; bigarren astean, berriz, Udal kiroldegian.
Izena ematea
Interesa dutenek uztailaren 4a bitartean eman beharko dute izena. Horretarako, Euskadiko Kutxako 3035 0029 600291109063 kontu korrontean 75 euro sartu beharko dituzte.
Gerora, Ordainagiria, Udalekuak eta bakoitzaren izen abizenak bertan idatzita, Zarautz Kirol Elkarteko egoitzara (Kale Nagusia, 7 lehenengo solairua) eraman beharko da.
Zalantzaren bat izanez gero edota informazio zabalagoa eskuratu ahal izateko 943831463 telefono zenbakira deitu dezakete interesa dutenek edota jolasti.eskubaloia@gmail.com eta zke-cdz@zarautz.com helbide elektronikoetara mezua bidali.