Inda-Mendi bazkunak mendi irteera antolatu du igande honetarako. Barazarren ekingo diote bidea eta Muruan amaituko dute, Gorbeia tontorra egin eta gero. Izenak ostirala baino lehen emango dira goiko estankoan (943860357). Helduek 12 euro ordainduko dituzte eta haurrek 6 euro. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da moilako geltokitik.
