Marina Berrik irabazi du pintxo lehiaketa

Baleike 2011ko ekainaren 4a

'Slow food' ekimenaren baitan pintxo lehiaketa egin zen atzo arratsaldean kofradiako plazan. Zortzi taberna eta jatetxek hartu zuten parte eta epaimahaiaren ustetan Marina Berri jatetxeko Mikel Bermejo sukaldariak prestatutako 'Zumaia jaten' pintxoa ...

zumaia-pintxo-5

'Slow food' ekimenaren baitan pintxo lehiaketa egin zen atzo arratsaldean kofradiako plazan. Zortzi taberna eta jatetxek hartu zuten parte eta epaimahaiaren ustetan Marina Berri jatetxeko Mikel Bermejo sukaldariak prestatutako 'Zumaia jaten' pintxoa izan zen onena. Pintxoak modu honetan definitzen zuen sukaldariak: "Beduako tomatedun gelatina, antxoa eta bentreska pikatua, patata aparra, artuzko ogia eta esparrago brotea". Bigarren saria Itzurun tabernak jaso zuen eta hirugarrena Kresala tabernak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide