Zarautz Lurrek Aldapetako etxebizitza babestuak esleitzeko izena emateko epea zabaldu du

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 3a

Zarautz Lurr udal erakundeak Aldapetako etxebizitza babestuak esleitzeko izena emateko epea zabaldu du. Interesa dutenek abenduaren 30ra arteko epea izango dute horretarako. Honako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek: beste etxebizitza baten jabe ez izatea, BOEetarako 2009an 35.000 euro baino gehiagoko diru sarrerik ez izatea eta Zarautzen erroldatuta egotea. Udalak, Lurzoru eta Etxebizitzarako udal erakundearen bitartez, Aldapeta eremuan babes publikokok 60 etxebizitza eta hainbat garaje eta biltegi egingo ditu.Horietatik 12 erremigen orokorreko babes ofizialeko etxeak izango dira eta 48 araubide bereziko udal etxebizitza tasatuak. Bi etxebizitza, gainera, sahiesbidea egiteko Foru Aldundiak desjabetutako bi zarauztarrentzat gordeko dituzte. Honakoak dira zozketa bidez esleituko dituzten etxebizitzak: -        Babes ofizialeko erregimen orokorreko hamar etxebizitza. Horietarik bederatzik bi logela dituzte eta batek logela bakarra. -        48 Araubide bereziko udal etxebizitza tasatu, eta horietatik hamaseik hiru logela, 30ek bi logela eta bik logela bakarra dauka. - Etxebizitza guztiek dute beren garajea eta biltegia. 12.000 euro ingurukoa izango da bi logelako eta 60 metro koadroko babes publikoko etxea; 193.000 eurokoa neurri bereko etxebizitza tasatua. 75 urterako esleituko dira etxebizitzok. Marta Merino, Nazaret Canonico, Humberto Miguel Peñaranda eta Xabier Uranga arkitektuek idatzi dute proiektua. Etxea esleitzeko prozesua Lehenbizi, Zarautz Lurreko Administrazio Kontseiluak zozketarako behin behineko zerrendako onetsiko ditu. Zerrenda [...]

Zarautz Lurr udal erakundeak Aldapetako etxebizitza babestuak esleitzeko izena emateko epea zabaldu du. Interesa dutenek abenduaren 30ra arteko epea izango dute horretarako. Honako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek: beste etxebizitza baten jabe ez izatea, BOEetarako 2009an 35.000 euro baino gehiagoko diru sarrerik ez izatea eta Zarautzen erroldatuta egotea.

Udalak, Lurzoru eta Etxebizitzarako udal erakundearen bitartez, Aldapeta eremuan babes publikokok 60 etxebizitza eta hainbat garaje eta biltegi egingo ditu.Horietatik 12 erremigen orokorreko babes ofizialeko etxeak izango dira eta 48 araubide bereziko udal etxebizitza tasatuak. Bi etxebizitza, gainera, sahiesbidea egiteko Foru Aldundiak desjabetutako bi zarauztarrentzat gordeko dituzte.

Honakoak dira zozketa bidez esleituko dituzten etxebizitzak:

-        Babes ofizialeko erregimen orokorreko hamar etxebizitza. Horietarik bederatzik bi logela dituzte eta batek logela bakarra.

-        48 Araubide bereziko udal etxebizitza tasatu, eta horietatik hamaseik hiru logela, 30ek bi logela eta bik logela bakarra dauka.

- Etxebizitza guztiek dute beren garajea eta biltegia.
12.000 euro ingurukoa izango da bi logelako eta 60 metro koadroko babes publikoko etxea; 193.000 eurokoa neurri bereko etxebizitza tasatua. 75 urterako esleituko dira etxebizitzok.

Marta Merino, Nazaret Canonico, Humberto Miguel Peñaranda eta Xabier Uranga arkitektuek idatzi dute proiektua.

Etxea esleitzeko prozesua
Lehenbizi, Zarautz Lurreko Administrazio Kontseiluak zozketarako behin behineko zerrendako onetsiko ditu. Zerrenda hori erakundearen bulegoan izango da ikusgai, Zarauzko Udalaren webgunean eta Gipuzkoako aldizkari ofizialean.
Gerora, Administrazio Kontseiluak behin-betiko zerrendak onartuko ditu, eta zozketarako deialdia egin. Jarraian, ekitaldi publiko batean egingo da zozketa, notario aurrean. Amaitzeko, Zarautz Lurrek etxebitzak esleituko ditu hautatuen artean.

Zerrendak argitaratzeko epeak eta zozketarako data Udalbatza berria eratu ondoren jakinaraziko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide