Gaur banatu dituzte Urola Kostan Ekin! enpresa ideien sariak. Enpresa egitasmoen atalean, Jon eta Oier Illarramendik eskuratu dituzte 2.000 euro, garaikurra eta diploma, Mobecant egitasmoari esker. Proiektua pladurrezko kantoneretan datza, etxegintzarako material berrian, alegia. Enpresa ideien atalean, berriz, Amaia Iparragirre, Edurne Carrera, Aiora Salegi, Alba Manzano eta Mikel Arrizabalaga Oteitza Lizeoko ikasleak izan dira garaile. Gazteok SunStop egitasmoa aurkeztu dute, ibilgailuentzat beira fotokromatikoak sortzean datzan proiektua.
Argiñanok ohorezko aipamena
Karlos Argiñano sukaldari ospetsuak ohorezko aipamenaren saria eskuratu du, “eskualdeko enpresari, ikasle eta ekintzaileentzat eta oro har herritarrentzat eredua delako”.
