Maiatzaren 28an, larunbatarekin, jokatu zen Urnietan Gipuzkoako harri txikien txapelketa. Harrijasotzaileek hiru harrirekin egin zituzten saioak: 125 kiloko zilindro berria, 112,5 kiloko kubikoa, eta 100 kiloko bola.
Harri bakoitzarekin 3 minutuz aritu ziren eta Unai Lertxundi aiarra laugarren izan zen 6.900 kilo altxata eta Aimar Galarraga oriotarra bosgarren 4.437,5 kilo bizkarrean berdinduta.Galarragak laguntzaile lanetan Orion bizi den Joseba Ostolaza izan zuen. Biak gustura geratu ziren egindako lanarekin, nahiz eta txapeldun izan zen Aimar Irigoien errezildarra –9.050 kilo– urrun izan.
Hemen dituzue Galarragaren hiru altxaldiak eta Lertxundik zilindroarekin eginikoa:
Lertxundi zilindro berriarekin
Galarraga zilindro berriarekin
Galarraga kubikoarekin
Galarraga bolarekin