2011ko eskualdeko brigada martxan dago. Lau talde sortuko dira eta bakoitzean 9 pertsona kontratatuko dira, enkargatu 1 eta 8 peoi. Guztira, beraz, 36 pertsona kontratatuko ditu Udal Elkarteak. Lan kontratuak 6 hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira. Egitasmoa Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartea egiten ari diren ahaleginaren ondorio da, eskualdeko langabeen kopuruaren igoerari aurre egiteko, izan ere, elkarlanean bideratutako egitasmo honen bidez langabe gehiagok izango du aukera eskualdeko lantaldean parte hartzeko.